Zer da?
Tofua, ekialdeko milaka urteko elikagai %100 begetala da, zuri kolorekoa normalean eta egitura sendoduna, gazta freskoaren antzekoa.

Tofu hitza japoniar tōfu (豆腐) hitzetik dator, zeinen jatorria dòufu (豆腐 o 荳腐) txinatarrean dagoen, baba (豆)+ondu (腐) hitzez egina. Honek tofuaren elaborazioari egiten dio so, soja esnearen mamia prentsatu ondoren lortzen baita, gazurra kenduz, zeini, aurretik, koagulatzaile bat gehitu zaion. Mendebaldeko ohiko gaztagintzarekin dituen antzekotasunak direla eta tofuari “soja gazta” ere esaten zaio.

Duela mende askotik hona, ekialdeko dieten elikagai oinarrizkoetako bat da, baina oraindik ez da oso ezaguna ez onartua mendebaldeko jendartean. Gero eta ezagunagoak diren osasunerako onura anitzei eta elikadura-bertuteei esker aldatzen ari den zerbait da hau.

Eduki proteiko handiak eta kolesterol ezak, haragiaren ordezko elikagai bikain batean bihurtzen du, ia ezinbestekoa dieta begetariano batean. zaporeak xurgatzeko bertutea du (bakarrik, zaporegabea izan ahal da) eta tofua oinarritzat hartuta hamaika plater sukaldatu ahal dira; ekialdeko gastronomiako betiko zopa eta entsaladetatik, hanburgesa, saltxitxa eta hestebete begetalak arte.